Nire ohiturak
Gai honen helburu nagusia umeek gauzak kontatzen ikastea da. Hala ere, gaiaren hasieran deskripzioarekin jarraituko dute etxearen hiztegia ikasteko. Bestalde, aditzak ikasiko dituzte gero kontaketari heldu ahal izateko.
Gaiaren aurkezpena
Joxek Oiam aurkeztuko die umeei. Oiam irla bat da eta han Joxek badu lagun bat: Airam.
Gaiaren lanketa
Umeek etxearen eta altzarien hiztegia ikasiko dute, baita elikagaiena ere. Deskripzioak egiten jarraitzeaz gain, gauzak egiteko prozesuak kontatzen hasiko dira, gero, eurek egiten dituzten gauzen inguruan kontaketak egiteko.
Azken xedea
Umeek bi taldetan elkarrekin egiteko plan bat antolatuko dute. Helburua geroaldia erabiltzea da.
Azken proiektua
Gai guztian zehar landutakoari esker, ume bakoitzak bere ohiturez hitz egingo du.