Begira zer egin dudan gaur
Helburuak
- Egunean bertan egindakoa kontatzen ikastea.
- Eredu bat jasotzea antzekoa egin ahal izateko.
- Joxerekin harremanetan egotea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, Joxek zerbait bidali diela esan.
- Joxek bidalitako bideoa ikusi.
- Bideoan ikusitakoa umeekin komentatu.
- Ulertu duten ikusteko galderak egin.
- Airamek egin duena egiten ikasiko dutela esan.
- Jarraian, Airamen eguna ohikoa iruditu zaien galdetu.
- Bikoteak egin eta bikote bakoitzari Airamen egunaren transkripzioa eman.
- Umeei Airamen eguna gure ohituretara ekartzeko eskatu. (adibidez, galdetu eurek goizean afaltzen duten edo arratsaldez joaten diren eskolara)
- Bukatzeko, talde handian denen artean zuzendu.
Oharrak
- Nahikoa da bideoa behin ikustea.
- Umeei argi esan hori izango dela hurrengo lana: euren egun bat kontatzea.
- Gaiaren lanketarekin bukatzean, berriz ikus daiteke bideoa, umeek zenbat ikasi duten ikusi eta euren burua baloratzeko.