Galdetu
Helburuak
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia ikastea eta erabiltzea.
- “Non dago?” egitura birpasatzea.
- Postposizioak birpasatzea.
Prozedura
- Lau talde egin eta talde bakoitzari fitxa bat banatu. Denei ezberdina: logela, komuna, egongela edo sukaldea.
- Ume talde bakoitzak galdera-zerrenda prestatu idatziz. “Non dago” egitura erabili dezatela. Helburua altzarien izena ikastea denez, altzarien gainean galde dezatela. Adibidez, “Non dago mahaia?”
- Hezitzaileak fitxak jaso eta egon daitezkeen akatsak zuzendu. Talde bakoitzari akatsak komentatu.
- Fitxak eta galdera-zerrendak banatu, baina ez bakoitzari berea: helburua umeek beste talde baten galderak erantzutea da.
- Umeek idatziz galderei erantzun.
- Hezitzaileak fitxak jaso eta egon daitezkeen akatsak zuzendu. Talde bakoitzari akatsak komentau.