Azken xedea: Asteburuko plana
Helburuak
- Talde-lana bultzatzea.
- Asteburuan egiteko plan bat zehaztea.
- Geroaldia lantzea.
- Ahozkotasuna lantzea.
Prozedura
- Bi talde egin.
- Talde bakoitzak astebururako plan bat zehaztu behar duela azaldu.
- Plana herrian egiteko izan behar dela esan.
- Umeak bi taldetan bildu eta asteburuko planaz hitz egin eta egin daitezkeen gauzez eztabaidatu.
- Denen artean plana erabaki eta fitxa bete: noiz eta zein ordutan geratuko diren, nora joango diren, zertara joango diren eta zer eramango duten.
- Fitxan modu eskematiko batean erantzun.
- Talde handian plana lagunei kontatu.
Oharra
- Helburua geroaldia erabiltzea da. Hala ere, ahozkoa lantzea da helburu nagusia. Horregatik, fitxa ahozkoa bideratzeko modua baino ez da. Ahozkoan baloratuko dugu geroaldia ondo erabiltzen duten.