Nire herria

Gai honen helburu nagusia herriaren deskripzioa egiten ikastea da. Horretarako, gaia hiru zatitan banatuta dago:

Gaiaren lanketa

Umeek herri bat deskribatzeko beharrezkoa daukaten hiztegia, egiturak eta nozioak jasoko dituzte. Jasotzen doazen heinean, sortzen ere joango dira.

Azken xedea

Azken xedearen helburua Euskal Herria ezagutzea da, baina baita deskripzioak egiteko hainbat kontzeptu jasotzea ere. Talde lanean egingo dute lan.

Azken proiektua

Gai guztian zehar landutakoari esker, ume bakoitzak bere herrialdea eta herria deskribatuko ditu.