Nire ipuinik maitatuena

Gai honen helburu nagusia da ipuin bat egoki nola idatzi ikastea. Helburua lortzeko gaia lau zatitan banatuta dago:

Gaiaren aurkezpena

Txano Gorritxo ipuinaren bideo bat ikusiko da gaiari sarrera emateko.

Gaiaren lanketa

Lehendabizi eta Txano Gorritxo ipuinetik abiatuz, ipuinaren ulermena landuko da. Jarraian, Txano Gorritxo ipuinak aukera hori ematen duenez, gorputz-atalen eta arroparen hiztegia landuko da, baita “nola dago” egitura ere. Behin hiztegia landuta, ipuin bat nola idatzi landuko da. Umeek talde-lanean Txano Gorritxoren bertsio berri bat idatziko dute.

Azken xedea

Azken xedearen helburua umeek ipuin bat idatzi eta hau antzeztea izango da. Hiru ipuin-klasiko erabiliko dira horretarako: “Hiru txerrikumeak”, “Hansel eta Gretel” eta “Erbia eta dortoka”.

Azken proiektua

Azken proiektuan umeek euren ipuinik gustukoenaren argumentua idatzi eta ahoz kontatuko dute.