Denden maketak

Helburuak

  • Denden izenak ikastea.
  • Dendetan eros daitezkeen hainbat produkturen izena ikastea.
  • Hiztegia erabiltzeko ohitura hartzea.
  • Dendekin zerikusia duen hiztegia hainbat ingurutan erabiltzen hastea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, gelako umeen artean lau talde egin.
  • Talde bakoitzari denda bat egiteko maketa banatu: fruta eta barazki denda, okindegia, arrandegia edo harategia.
  • Umeek maketa egin:
    • Zati guztiak moztu.
    • Zati guztiak euren artean itsatsi.
  • Umeek denda bakoitzeko informazio-txartela bete.
    • Dendetako produktuak ez badituzte ezagutzen hiztegian bilatu (Hiztegi-koadernoan begiratu dezakete).
    • Aditzak erabili (derrigorrezkoa)
      • Arrandegia da.
      • Handia eta zaharra da.
      • Urdina da.
      • Arrainak dauzka: bisigua, legatza, antxoak…