Lehiaketa

Helburuak

  • Egon aditza eta postposizioak erabiltzea.
  • Modu ludiko batean egon aditza eta postposizioak ikastea.
  • Hainbat testuingurutan egon aditza eta postposizioak erabiltzea.

Prozedura

  • Gelako umeekin bi talde egin.
  • Lehiaketa bat egingo dutela azaldu.
  • Talde bakoitzari argazki-kamera bat eman.
  • Postposizioak adierazteko argazkiak egin behar dituztela esan.
  • Ereduak erakutsi.
  • Nolako argazkiak egingo dituzten pentsatzeko denbora eman.
  • Argazkiak egin (hezitzaileak inprima ditzala hurrengo egunerako).
  • Behin argazkiak dituztenean, koadernoa, murala‚Ķ sortu.
  • Aurkezpenerako erabiliko duten euskarria egiteko behar duten materiala erabaki.
  • Euskarria egin.
  • Beste hezitzaileen edo ikasleen artean epaimahaia osatu.
  • Epaimahaiak irabazlea aukeratu.