Oihana bazterrean

Helburuak

  • Arropa hiztegia lantzea.
  • Janzten ari naiz egitura erabiltzea.
  • Arropak izendatzea.

Prozedura

  • Arbelean “oihana bazterrean! abestia idatzi.
  • Hezitzaileak kantua behin abestu eta bigarren aldian umeek ere abestu.
  • Jolasa azaldu: Korroan egongo gara eta bat, otsoa, kanpoan ezkutatuta egongo da. Behin eta berriro abestuko diogu abestia otsoak prest dagoela uste duen arte. Orduan, otsoa etorriko da eta besteak harrapatzen saiatuko da. Otsoak harrapatzen duena izango da hurrengo otsoa.
  • Jolas egin.