Irudiak eta letrak

Helburuak

  • Ulermena lantzea.
  • Ipuinen kronologia lantzea.
  • Hiztegia eta egiturak lantzea.
  • Talde lana eta errespetua lantzea.

Prozedura

  • Talde handian egin.
  • Mahai gainean, desordenatuta, jarri irudi eta testu-zati guztiak.
  • Irudia dagokion testu-zatiarekin elkartu behar dutela azaldu umeei.
  • Denen artean egin beharreko lana denez, errespetua eta pazientzia eskatu.
  • Irudiak eta testu-zati guztiak elkartutakoan, hezitzaileak ondo dagoen ziurtatu.
  • Dena ondo dagoenean, gelako paretan, atean edo bakoitzak aukeratzen duen tokian itsatsi.