Txano Gorritxo: ipuinaren lanketa

Umeek, lanketa guztian zehar, ipuin bat idazteko beharrezkoa diren nozioak eta egiturak jasoko dituzte. Abiapuntua Txano Gorritxo ipuina denez, ipuin horren ulermena landuko da eta, bide batez, modu inplizitu batean ipuinaren egitura eta zatiak lantzen hasiko dira. Bestalde eta Txano Gorritxo ipuinak aukera hori ematen duenez, gorputz-atalak eta arropak lantzeko denbora hartuko dugu, hiztegi honek umeei ipuinetako pertsonaien deskripzioa egiten lagunduko dielako.

Behin hiztegia landuta, ipuin bat nola idatzi ikusiko dute. Hasteko, ipuinen egitura zein den, eta kontuan hartu beharreko hainbat elementu aztertuko dituzte. Gero, Joxek bidaliko dien eredu bat jasoko dute eta bukatzeko, modu bideratu batean ipuintxo bat sortuko dute talde-lanean.

Atal honetan landuko diren edukiak: