Gure bertsioa

Helburuak

  • Ipuin berri bat idaztea.
  • Landutako nozio, egitura eta hizkuntza forma guztiak erabiltzea.

Prozedura

  • Umeen artean taldeak egin; asko jota lau ume talde bakoitzeko.
  • Fitxa bana banatu.
  • Irudiei erreparatu eta ipuin bat sortu behar dutela esan: ipuinaren egitura eta sarrerako eta bukaerako formak kontuan hartzeko eskatu.
  • Taldeka, lehendabizi, irudietan ikusten dutena deskribatu eta jarraian, Txano Gorritxo ipuinaren bertsio berri bat sortu.
  • Hezitzaileak zuzendu.
  • Gelako beste lagunei sortu duten ipuina kontatu.