Planoa
Helburuak
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia ikastea.
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia erabiltzea.
- “Non dago?” egitura birpasatzea.
- Postposizioak birpasatzea.
Prozedura
- Umeei fitxa bana banatu.
- Fitxako puntuak jarraitzeko esan: gela bakoitzari izena eman, altzariak planoan marraztu eta planoa deskribatu.
- Hezitzaileak ume bakoitzaren planoa jaso eta zuzendu. Beharrezkoa bada, ume bakoitzarekin komentatu akatsak.
- Ume bakoitzak, gelako guztien aurrean, bere planoaren deskripzioa ahoz eman.