Hiztegi birpasarako fitxak
h3>Helburuak
- Ikasitako hiztegia birpasatzea: aginduak.
- Idatzizkoan erreparatzea.
- Hitzekin jolas egitea.
- Egon litezkeen gabeziak detektatzea.
Prozedura
- Hezitzaileak aukeratu behar du umeek fitxa guztiak bete behar dituzten edo ez.
- Umeei fitxak banatu eta ariketa bakoitzean zer egin behar den azaldu:
- Osatu: Marrazki bakoitzaren izenean falta diren hizkiak idatzi beharko dituzte.
- Elkartu marrazkia eta hitza gezi batekin: irudiak izenekin lotu beharko dituzte.
- Borobildu eta idatzi: irudiari dagokion izena borobildu eta idatzi beharko dute.
- Hizki bakoitza bere lekura: hodei barruan dauden hizkiak zein marrazkiri dagozkien erabaki eta irudiaren azpian ordenan idatzi beharko dute.
- Gurutzegrama: irudi bakoitzari zein hitz dagokion erabaki eta laukietan idatzi beharko dituzte.
- Hizki zopa: landutako hitzak hizkien artean aurkitu eta borobildu beharko dituzte.
Oharra
- Umeek ez dituzte zertan fitxa guztiak bete. Hala ere, hizki zopa birpasarako oso ariketa egokia da.