Taldea sortzen

Ume-taldearekin lanean hastear gara eta lehenengo egunetarako, hasieratik, zenbait irizpide ezartzea oso garrantzitsua izango da. Ezinbestekoa da kontuan hartzea talde berriaren egoera zehatza. Agian, hasieran ez dugu izango taldearen erradiografia garbirik, baina, umeak ezagutzen goazen heinean, euren beharretara moldatu beharko gara.

Hala ere, argi izan behar dugu, ziurrenik, umeek ez dutela elkar ezagutuko eta euskararen munduan hasiberriak izango direla. Akaso, gure herrialdera etorri berriak izango dira eta horrek, ordura arteko euren bizitza atzean laga dutela esan nahiko du horrek suposatzen duen guztiarekin.

Ingurune berri bati aurre egin beharko diote eta umeak erreferente bila ibiliko dira.

Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua izango da umeei euren lekua aurkitzen laguntzea eta gure artean, euskara ikasteko egokitu zaien taldean, lekua daukatela sentitzen laguntzea.

Horretarako, hasierako egunetan umeei egokitzen laguntzeko, hainbat material aurkituko duzu ondoren:

Alde batetik, umeek elkar ezagutzeko eta euren artean konfiantza hartzen hasteko hainbat jolas-proposamen daude.
Bestetik, gela antolatzeko eta apaintzeko zenbait ekintza daude. Umeek gela eta ingurunea eurena ere badela sentitzeko zenbait estrategia daude.

Atal honetan landuko diren edukiak: