Birpasa bingoa

Helburuak

  • Landutako hiztegiaren birpasa egitea.
  • Umeek hiztegia barneratu duten ikustea.

Prozedura

  • Umeek jakin behar dute landutako hiztegia birpasatuko dutela.
  • Ume bakoitzari kartoi bana eman. Hezitzaileak fitxaz betetako poltsa edukiko du.
  • Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen irudia izendatuko du.
  • Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako irudi hori agertzen den. Hala bada, irudi hori ezabatu, estaliā€¦ egin beharko dute.
  • Kartoietan dituzten irudi guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Lehenengo esaten duena, irabazlea.

Oharrak

  • Arazoren bat egongo balitz, umeek gairen bateko hiztegia menperatu ez badute, errepikatzea komeni da. Hala ere, aldaketak sartzea litzateke egokiena eta ekintzak beste modu batean planteatzea, adibidez, birpasa mural bat eginaz. Ez da komeni umeak gauzak errepikatzen daudela sentitzea.
  • Ekintza hau behin baino gehiagotan egitea komeni da eta ikasturteko edozein momentutan erabili daiteke umeek hiztegia birpasatzeko.
  • Lehenengo aldian, hezitzaileak aterako ditu zenbakiak poltsatik, baina, gero, umeak eurak jar daitezke poltsatik zenbakiak ateratzen eta dagokien zenbakia esaten.