Gure egutegia
Helburuak
- Hilabeteak euskaraz izendatzen ikastea.
- Ikasturtean zehar hilabeteak birpasatzea.
- Etxera eramateko oroigarri bat egitea.
Prozedura
- Umeek hilabeteen ezaugarriak ikasi ostean, ikasturte osoan zehar denen artean lan bat egingo dutela esan:
- Argazkia:
- Hilabete bakoitzaren hasieran edo bukaeran, talde-argazkiak egin.
- Argazkien eszenatokia umeekin landu: hilabetea zehaztu, ezaugarriak birgogorazi eta denen artean zer egin daitekeen eztabaidatu.
- Hezitzaileak hilabeteko egutegia egin eta gelan itsatsi.
- Egutegirako ikurrak:
- Umeei hainbat ikur eraman eta denen artean izena jarri.
- Dagokionean, egutegian ikurrak itsatsi.