Ohea logelan dago?
Helburuak
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia ikastea.
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia erabiltzea.
- “Non dago?” egitura birpasatzea.
Prozedura
- Bikoteak egin edo gelako ume guztiekin bi talde egin.
- Bikote bakoitzari edo talde bakoitzari fitxa bana banatu. A fitxa bati eta B fitxa besteari.
- Talde bakoitzak bere fitxan agertzen diren altzariak irudiko planoko gelaren batean kokatu. Umeei esan ez ditzatela altzariak ohiko lekuetan kokatu. Adibidez, ohea sukaldean koka dezatela eta ez logelan.
- Behin altzari guztiak kokatu dituztenean, galderak egin elkarri. Helburua da bestearen altzariak non dauden asmatzea galderen bidez.
- Altzari guztiak non dauden asmatu arte galdetu. Txandaka egin galderak, taldeetako batek edo umeetako batek asmatzen ez duenean, bestearen txanda izango da.