Airamen sukaldea
Helburuak
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia ikastea.
- Etxeko gelen eta altzarien hiztegia erabiltzea.
- “Noren”, “nolakoa”, “zer dago?” egiturak eta postposizioak birpasatzea.
Prozedura
- Umeei banatu fitxa bana.
- Bakarka fitxako testua irakurri eta erantzunak idatzi.
- Talde handian denen fitxak zuzendu.
Oharra
- Fitxa honen ostean, “errezeta liburua” ataleko “hozkailua” fitxa egin. “Airamen sukaldea” fitxa elikagaiei sarrera emateko prestatuta dago.