Joxeren lagunen egunerokoak
Helburuak
- Egunero egiten dituzten gauzak kontatzen ikastea.
- Euren eguneroko gauzez hitz egitea.
Prozedura
- Bikoteak edo hirukoteak egin eta talde bakoitzari Joxeren lagun baten egunerokoa banatu.
- Talde bakoitzak, argazkien arabera, Joxeren lagunaren egunerokoa idatzi.
- Hezitzaileak argi esan eguneroko ohiturez hitz egin behar dutela eta argi izateko – ten edo –tzen egiturak erabili behar dituztela.
- Hezitzaileak talde bakoitzaren ariketa zuzendu eta akatsak komentatu.
- Talde bakoitzak gelako beste ikaskideei idatzi duten egunerokoa ahoz kontatu.