Kolore-kolore

Helburuak

  • Koloreak euskaraz izendatzen ikastea.
  • Koloreekin jolas egitea.

Prozedura

  • Jolasa gelan zein kanpoan egin daiteke.
  • Hezitzailea hasiko da eta kolore bat esango du. Umeek kolore hori bilatu eta ukitu egin beharko dute. Norberaren burua eta arropa ezin da ukitu.
  • Kolorea aurkitu aurretik, hezitzaileak umeren bat ukitzen badu, honen txanda izango da.
  • Ukitutako umeak, esango du oraingoan, kolorea eta bere helburua beste bat harrapatzea izango da.
  • Umeak aspertu arte jolas egin daiteke.