Bikote-jolasa
Helburuak
- Koloreak euskaraz izendatzen ikastea
Prozedura
- Lehenik eta behin, umeei azaldu koloreak euskaraz izendatzen ikasiko dutela.
- Horretarako, argazki-albumeko argazkiak erakutsi eta banan-banan denak izendatu.
- Bikote-jolasean, alde batetik, koloreak iruditan ditugu eta, bestetik, idatziz.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea da; irudi-hitza elkarketa egitea, alegia.
- Pausuak:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zer den esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu honetan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
Hitz-zerrenda
- Arrosa
- Marroia
- Urdina
- Berdea
- Gorria
- Grisa
- Horia
- Laranja
- Morea
- Zuria
- Beltza