Kartelak

Helburuak

  • Euskal agurrak ezagutzea.
  • Euskal agurrak erailtzera bultzatzea.

Prozedura

  • Kultura bakoitzak agurtzeko modu ezberdinak ditu. Helburua umeek gurea ezagutzea da, baina eurenak zeintzuk diren galdetuko zaie.
  • Bi kartel daude eta biak landuko dira:
    • Alde batetik, hasierako eta bukaerako agurrak islatzen dituen kartela dago eta, bestetik, egun on, arratsalde on eta gabon ezberdintzen dituena.
  • Umeei eskatu karteletan erreparatzeko. Agur bakoitza zer den eta noiz erabiltzen den azaldu.
  • Umeei galdetu euren herrialdeetan zein agur erabiltzen diren eta denak arbelean idatzi.
  • Hezitzaileak agurrak egunero erabiliko ditu umeak hauetaz jabetu daitezen.
  • Ohituren bitartez, egunero errepikatuz, landuko dira agurrak.

Oharra

  • Kartelak gelan itsatsiko dira. Baina, gelan itsatsita egotearekin bakarrik ez dugu ezer lortuko.
  • Hezitzaileak egunero erabiliko ditu agurrak, umeen hizkuntza eredua delako.