Kartelak
Helburuak
- Euskal agurrak ezagutzea.
- Euskal agurrak erailtzera bultzatzea.
Prozedura
- Kultura bakoitzak agurtzeko modu ezberdinak ditu. Helburua umeek gurea ezagutzea da, baina eurenak zeintzuk diren galdetuko zaie.
- Bi kartel daude eta biak landuko dira:
- Alde batetik, hasierako eta bukaerako agurrak islatzen dituen kartela dago eta, bestetik, egun on, arratsalde on eta gabon ezberdintzen dituena.
- Umeei eskatu karteletan erreparatzeko. Agur bakoitza zer den eta noiz erabiltzen den azaldu.
- Umeei galdetu euren herrialdeetan zein agur erabiltzen diren eta denak arbelean idatzi.
- Hezitzaileak agurrak egunero erabiliko ditu umeak hauetaz jabetu daitezen.
- Ohituren bitartez, egunero errepikatuz, landuko dira agurrak.
Oharra
- Kartelak gelan itsatsiko dira. Baina, gelan itsatsita egotearekin bakarrik ez dugu ezer lortuko.
- Hezitzaileak egunero erabiliko ditu agurrak, umeen hizkuntza eredua delako.