Agur bakoitza noiz

Helburuak

  • Euskal agurrak ezagutzea.
  • Agur bakoitza noiz erabili behar den ulertzea eta erabiltzea.

Prozedura

  • Irudi batzuen esanahia identifikatu beharko dute fitxan. Irudiak, egunean zehar egiten diren ekintzen ingurukoak dira. Umeek, irudiei egun on, arratsalde on edota gabon dagokien asmatu beharko dute.
  • Umeei fitxa banatu. Bakarkako lana dela azaldu.
  • Irudiei zein agur dagokien asmatu behar dutela esan.
  • Irudi bakoitza ekintza bat dela esan, eta izena emateko eskatu. Euskaraz ez badakite euren hizkuntzan idatzi dezatela.
  • Talde handian fitxa zuzendu agurrak ondo egokitu dituzten ikusteko.
  • Ekintzei zein izen jarri dieten galdetu. Argazki-albumeko irudien laguntzaz, ekintza bakoitzari euskal izena jarri.