Domino erraldoiak

Helburuak

  • Hainbat agindu euskaraz izendatzen ikastea.
  • Agindu bakoitzaren esanahia ulertzea eta noiz erabili behar den jakitea.
  • Aginduak euskaraz erabiltzen hastea.

Prozedura

  • Aurretik hiztegia landuta dago. Argazki-albumeko irudiak aurkeztu direlako eta antonimoen bikote-jolasean aritu direlako.
  • Lau domino-jolas daude eta bakoitzak bere kolorea dauka: berdea, laranja,urdina eta horia. Domino bakoitzean zazpi agindu lantzen dira.
  • Jolas egiteko hainbat aukera daude:
    • Lau talde egin eta talde bakoitza domino – jolas batekin aritzea.
    • Talde handian lehenengo joko bat egin eta gero besteak egitea.
  • Jolas berdean “entzun-entzun” fitxa duen umea hasiko da; jolas laranjan, berriz, “ikusi-ikusi” fitxa duena; urdinean “hitz egin-hitz egin” fitxaren jabea; eta horian “isildu-isildu” fitxa daukanak.
  • Ume bakoitzari 5 fitxa eman; beste erdiak ahuspez geratuko dira.
  • Hasi denaren eskuman dagoen umeak ikusi beharko du ipintzeko moduko fitxarik daukan. Baldin badauka, zer daukan esan eta ipini egingo du. Ez badauka, erdiko multzotik bat hartuko du eta, hori ere ezin badu ipini, hurrengoaren txanda izango da.
  • Eskuartean dituen fitxa guztiak mahai gainean jartzea lortzen duenak irabaziko du.

Hitz-zerrenda

  • Bota / hartu
  • Altxatu / eseri
  • Eskatu / eman
  • Ekarri / eraman
  • Erantzi / jantzi
  • Ikusi / entzun
  • Etorri / joan
  • Galdetu / erantzun
  • Idatzi / irakurri
  • Ixildu / Hitz egin
  • Irekin / itxi
  • Jaitsi / igo
  • Itzali / piztu
  • Irten / sartu