Antonimoen bikote-jolasa

h3>Helburuak

  • Hainbat agindu euskaraz izendatzen ikastea.
  • Agindu bakoitzaren esanahia ulertzea eta noiz erabili behar den jakitea.
  • Aginduak euskaraz erabiltzen hastea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, umeei azaldu aginduak erabiltzen hasiko direla.
  • Horretarako, argazki-albumeko argazkiak erakutsi eta banan-banan denak izendatu.
  • Antonimoen bikote-jolasean, irudiekin jolas egingo dugu. Kontrako esanahi duten irudiak bilatu beharko dituzte.
  • Jolas honen helburua kontrakoak aurkitzea da; irudi-irudia elkarketa egitea, alegia.
  • Pausuak:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zer den esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Kontrako irudiak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu honetan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
    • Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
    • Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.

Hitz-zerrenda

  • Bota / hartu
  • Altxatu / eseri
  • Eskatu / eman
  • Ekarri / eraman
  • Erantzi / jantzi
  • Ikusi / entzun
  • Etorri / joan
  • Galdetu / erantzun
  • Idatzi / irakurri
  • Ixildu / Hitz egin
  • Irekin / itxi
  • Jaitsi / igo
  • Itzali / piztu
  • Irten / sartu