Urtaroak iruditan
Helburuak
- Urtaroak euskaraz izendatzen ikastea.
- Euskal urtaroen ezaugarriak ezagutzea.
- Urtaroen arteko aldeak ezagutzea.
- Ezaugarriak eta ezberdintasunak euskaraz adierazten ikastea.
- Talde-lana bultzatzea.
Prozedura
- Talde handian lantzeko ariketa da. Talde txikietan egin daiteke (binaka, hirunaka) eta, gero, talde handian, denen artean, osatu.
- Urtaroen ezaugarriekin lotutako sei irudi daude: paisaiak, zuhaitzak, egoerak, janzkerak, ikurrak eta urtarotik urtarora.
- Umeei irudi guztiak erakutsi.
- Ikusten dituzten ezaugarriak adierazteko eskatu.
- Hezitzaileak, arbelean umeek esaten dituzten ezaugarriak apuntatu. (ezaugarri bakoitza bere urtaroaren azpian).
- Arbelean, idatzi ditugun ezaugarriak kontuan izanik, urtaroen arteko ezberdintasunak aurkitu eta arbelean idatzi.
- Umeek ikusitakoaz gain, zerbait garrantzitsua ahaztu dutela uste badugu azaldu.
Oharrak
- Hasierako egunak dira eta ziurrenik umeak ez dira gai izango urtaroen ezaugarriak euskaraz izendatzeko.
- Hezitzaileak, erdaraz idatziko ditu ezaugarriak eta ondoan euskaraz nola esaten den ere bai.