Urtaroak eta ezaugarriak
Helburuak
- Urtaroen ezaugarriak ikastea.
- “Urtaroak iruditan” ariketa menderatu duten ikustea.
Prozedura
- Banakako lana da. Helburua, “urtaroak iruditan” ariketa menperatu duten ikustea da.
- Umeei fitxa banatu: a fitxa, sailkapena egiteko orrialdea da eta b fitxan, urtaroetako hainbat ezaugarria nahasian agertzen dira. Urtaro bakoitzeko hiru ezaugarri daude: paisaia, ezaugarria eta egoera.
- Umeek irudiak sailkatu eta bakoitza zein urtarotakoa den erabaki beharko dute.
- “B” fitxako irudiak moztu eta “A” fitxan itsatsi.
- Talde handian denen artean zuzendu (zuzenketa orria dago).