Urtaro bakoitzak bere eskulana
Helburuak
- Talde lana bultzatzea.
- Taldekideen arteko harremana lantzea.
- Urtaro bakoitzaren arabera gelako atea apaintzea.
Prozedura
- Lau eskulan daude; urtaro bakoitzeko bat. Helburua talde lana bultzatzeaz gain, eskulanak egiten dauden bitartean taldekideen arteko harremana lantzea da. Giro lasaian egingo dituzte eskulanak eta horrek harremanak sendotzen laguntzen du.
- Eskulan guztiak gelako atean itsasteko pentsatuak daude; urtaroen arabera gela apaintzeko. Eskulan bakoitzak bere prozedura dauka.