Eguraldi-paisaiak eta eguraldi-soinuak

Helburuak

  • Eguraldia euskaraz esaten ikastea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, argazki-albumeko irudiak erabiliko ditugu umeei hiztegi berria erakusteko.
  • Euren herrialdeetan zein eguraldi egiten duen galdetu. Euskal Herrian orain arte zer ikusi duten esateko eskatu.
  • Fitxak banatuko dizkiegu; bakoitzak berea egingo du.
  • A fitxan, eguraldi-ikurrak eta eguraldi-paisaiak daude. Umeen lana denak moztea izango da. Gero, B fitxan antolatu eta itsatsi beharko dituzte.
  • Talde handian zuzenduko da lana.
  • Umeei azaldu: eguraldi-soinuak entzungo dituztela eta, entzuten duten ordenaren arabera, dagokion eguraldi-ikur eta eguraldi-paisaiaren ondoan idatzi behar dutela. Adibidez, lehenengo soinua euria bada bat zenbakia idatzi beharko dute euriaren ikurraren eta paisaiaren ondoan.
  • Bukatzeko, talde handian zuzenduko da.

Oharra

  • Ez daude eguraldi-soinu guztiak. Umeei tranpa egingo diegu. Eurek eguraldi bakoitzeko bat bilatu arren, euriaren hiru soinu daude. Hodeiek eta ostarteek ez daukate soinurik.