Ilaran

Helburuak

  • “Alferraren astea” abestia birpasatu.
  • Asteko egunak euskaraz esaten ikasi.

Prozedura

  • Ume bakoitzari astegun bat idatzia duen papertxo bat eman. (Ezkutatzeko eskatu).
  • Musika jarri eta umeek gelan zehar dantza egin dezatela.
  • Musika etetean, ahalik eta azkarren, umeak ordenaturik kokatuko dira astea behar bezala osatzeko: astelehena, asteartea…
  • Bi aukera:
    • Alferraren astea abestu egokitu zaien egunaren arabera. (astelehena duenak: astelehena jaio ondoko alferra lanik ez egiteko, ez goaz lanera (5)).
    • Hezitzaileak denbora adberbioak edukiko ditu (aurretik umeei azaldu bakoitzaren esanahia). Hezitzailea, astegun baten ondoan kokatuko da eta dagokion eguna, hezitzaileak jarri duen denbora adberbioaren arabera, bere ondora joan beharko da. Adibidez, hezitzailea, atzo denbora adberbioarekin, astelehenaren ondoan jarriko da eta igandea asteguna duen umea, hezitzailearen ondoan jarriko da.

Oharra

  • Zazpi ume baino gehiago egon daitezke. Eguna errepikatuta emango diegu eta hauek bikoteka jolastuko dute.