Gelako ohiturak: asteko arduraduna
Hasieratik zenbait errutina edo ohitura hartzea; luzaroan lagungarriak egingo zaigu. Gelan, astero, arduradun bat egongo da eta honek bi lan izango ditu:
- Bata eskolara sartzean: EGURALDIA ETA DATA.
- Bestea eskolatik irten aurretik: SEMAFOROA.
Helburuak
- Diziplina arazoei aurre egitea.
- Eguraldia eta data euskaraz adierazten ikastea.
- Umeek ardurak hartzea eta hauek betetzea.
Prozedura
- Gelako hormaren zati bat hartuko dugu asteko arduradunari eskaintzeko. (Oso garrantzitsua da umeek garrantzia duela ikustea).
- Umeei argazkiak egingo dizkiegu asteko arduradun izatea egokitzen zaienean argazkia dagokion lekuan itsasteko. (asteko arduraduna kartelean).
- Asteko arduradunak, gelara sartzean “eguraldia eta data” kartela beteko du (bere azalpena dauka).
- Asteko arduradunak, gelatik joan aurretik semaforoan eguneko jarrera jarriko du (bere azalpena dauka).
Oharrak
- Garrantzitsua izango da umeek ulertzea ardura ez dutela hezitzailearekiko hartu, bere ikaskideekiko baizik.
- Eguraldia,urtaroak, hilabeteak eta asteko egunak euskaraz izendatzen ikasteko lanketa dago. Ekintza bakoitzak bere azalpena dauka.