Egun bat iruditan

Helburuak

  • Egunero egiten dituzten gauzak kontatzen ikastea.
  • Euren eguneroko gauzez hitz egitea.

Prozedura

  • Umeei bakarka lan egingo dutela esan.
  • Ume bakoitzari fitxak banatu.
  • Umeek egunero egiten dituzten gauzen irudiak moztu eta B fitxan itsatsi.
  • Irudi bakoitzaren azpian irudiak adierazten duena idatzi. (egunero jolas egiten dut).
  • Hezitzaileak umeen lanak zuzendu eta akatsak bakoitzarekin komentatu.
  • Ume bakoitzak ahoz egunero egiten duena besteei kontatu.