Argazkiak
Helburuak
- Egunero egiten dituzten gauzak kontatzen ikastea.
- Euren eguneroko gauzez hitz egitea.
Prozedura
- Umeei Oiameko umeek egunero egiten dituzten gauzen argazkiak erakutsi.
- Joxeren gutunari erreferentzia egin (Joxek bere gutunean agindu zien argazkiak bidaliko zizkiela)
- Hezitzaileak argazkietan ikusten dena kontatu. Ahoskatu ondo egunerokotasunaren marka (ten/tzen).
- Umeei azaldu egunero egiten ditugun gauzak kontatzeko aditzari -ten edo -tzen jartzen diogula.