Elikagaien bikote-jolasa

Helburuak

  • Elikagaien hiztegia ikastea.
  • Elikagaien hiztegia erabiltzea.

Prozedura

  • Jolas honen helburua elikagaien irudiak eta horiei dagozkien hitzak aurkitzea da; irudi-hitza elkarketa egitea, alegia.
  • Pausuak:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zer den esan edo idatzita dagoen hitza irakurri); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Irudia eta dagokion hitza badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu honetan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
    • Bikotea lortu ez badu, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
    • Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.