Airamen hozkailua
Helburuak
- Elikagaien gaineko hiztegia jasotzea.
Prozedura
- Lehendabizi, umeei fitxa bana eman eta esan Airamen sukaldeko hozkailua dela.
- Ume bakoitzak, zenbakiaren ondoan, dagokion elikagaiaren izena idatzi. (Kontuan hartu narrazioa gaian dendekin batera hainbat elikagai landu direla).
- Jarraian, ume bakoitzak bere fitxa betetzen duenean, denen artean, hutsune guztiak bete.
- Bukatzeko, erakutsi umeei argazki-albumeko irudiak, falta diren elikagaien hutsuneak bete eta hiztegi-koadernoan elikagai bakoitzari dagokion izena idatzi.