Piktograma

Helburuak

  • Ulermena lantzea.
  • Egiturak lantzea.
  • Hiztegia lantzea.

Prozedura

Aldez aurretik entzun eta ikusi dugun ipuinaren testua eta irudiak agertzen dira piktograman. Ikasleek irudiaren izena jarri behar dute, kontuan hartuta irudiaren izena testuan ondo txertatu behar dela; hau da, izena dagokion deklinabide atzizkiarekin osatu behar da.

  • Ume bakoitzari fitxa bat eman.
  • Irudiak dauden lekuan, irudi horri dagokion hitza idatzi beharko dutela azaldu.
  • Deklinabide markak jarri beharko dituztela argitu.
  • Ume bakoitzak bere lana egin dezala.
  • Denen artean zuzendu eta zalantzak argitu.
    • Hau zer da? Etxea.

Irakurri esaldi osoa: “Amonaren etxera noa”; Nora? “Amonaren etxera”.

Oharra

  • Hezitzaileak ipuinaren paperezko euskarria erabil dezake zuzenketak egiteko.