Irudiak ordenatu

Helburuak

  • Ulermena lantzea.
  • Ipuinen kronologia lantzea.

Prozedura

  • Ume kopuruaren arabera bi edo talde gehiago egin umeen artean (asko jota lau ume talde bakoitzeko).
  • Talde bakoitzari irudi-sorta bat eman.
  • Talde bakoitzeko umeek irudiak ordenatu.
  • Ondo ordenatu arte, hezitzaileak zenbat ondo eta zenbat gaizki dauzkaten esan.
  • Denek ondo dituztenean, irudi bakoitzean gertatzen dena deskribatu.
  • Talde handian, talde bakoitzak, irudi bakoitzean gertatzen dena deskribatu. Denen artean adostu zein den deskripziorik egokiena.

Oharra

  • Irudien bi kopia edo gehiago egin, ume kopuruaren eta hezitzailearen estiloaren arabera, eta gelara eraman aurretik moztu eta plastifikatu.