Irudiak eta letrak
Helburuak
- Ulermena lantzea.
- Ipuinen kronologia lantzea.
- Hiztegia eta egiturak lantzea.
- Talde lana eta errespetua lantzea.
Prozedura
- Talde handian egin.
- Mahai gainean, desordenatuta, jarri irudi eta testu-zati guztiak.
- Irudia dagokion testu-zatiarekin elkartu behar dutela azaldu umeei.
- Denen artean egin beharreko lana denez, errespetua eta pazientzia eskatu.
- Irudiak eta testu-zati guztiak elkartutakoan, hezitzaileak ondo dagoen ziurtatu.
- Dena ondo dagoenean, gelako paretan, atean edo bakoitzak aukeratzen duen tokian itsatsi.