Sailkatu

Helburuak

  • Gorputz-atalen hiztegia ikastea.
  • Sailkapenak egitea.

Prozedura

  • Ume bakoitzari fitxa bat eman; nahi izanez gero, binaka lan egin dezakete.
  • Landutako hiztegia kontuan hartuta gorputz-atalak hiru multzotan sailkatu: burua, gorputz-enborra, gorputz-adarrak.
  • Nahi izanez gero, hiztegi-koadernoan eta hiztegian bilatu.
  • Talde handian, arbelean, sailkapenaren araberako zerrenda egin.
  • Umeek falta zaizkien hitzak fitxan kopiatu.