Sailkatu
Helburuak
- Gorputz-atalen hiztegia ikastea.
- Sailkapenak egitea.
Prozedura
- Ume bakoitzari fitxa bat eman; nahi izanez gero, binaka lan egin dezakete.
- Landutako hiztegia kontuan hartuta gorputz-atalak hiru multzotan sailkatu: burua, gorputz-enborra, gorputz-adarrak.
- Nahi izanez gero, hiztegi-koadernoan eta hiztegian bilatu.
- Talde handian, arbelean, sailkapenaren araberako zerrenda egin.
- Umeek falta zaizkien hitzak fitxan kopiatu.