Marraztu
Helburuak
- Gorputz-atalen inguruko hiztegi arruntena lantzea.
- Aurkezpeneko nozioak birpasatzea: nor da, zer da, nolakoa da, nongoa da, non bizi da, zenbat urte dauzka.
Prozedura
- Paper batzuetan ondoko gorputz-atalen izenak idatzi: burua, ilea, belarriak, begiak, sudurra, ahoa, hortzak, gorputza, besoak, eskuak, hankak eta oinak.
- Umeei paper bana eman. Idatzita dagoen gorputz-atala ezagutzen ez badute, hiztegian begiratu. Ezin dute ozen esan zein gorputz-atal egokitu zaien.
- Txandaka-txandaka, tokatu zaien gorputz-atala arbelean marraztu. Margotzen ari direla, tokatu zaien gorputz-atala identifikatu: “hau burua da”; “hauek begiak dira”.
- Marrazkia bukatutakoan, hezitzaileak galdetu: polita edo itsusia da?
- Bukatzeko, denen artean bizitza eman sortutako marrazkiari:
- Izen-abizenak.
- Adina.
- Nongoa da.
- Non bizi da.
- Lanbidea.
- Deskripzioa.