Aurpegiekin jolasean
Helburuak
- Talde lana bultzatzea.
- Buruko gorputz-atalak lantzea.
- Deskripzioak egitea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, hezitzaileak kolore ezberdinetako kartulinak eskuratu.
- Umeek kartulina horietan aurpegi forma duen irudia itsatsi.
- Kartulinan hiru marra egin (behealdetik hasita, 9 cm-ra, 9 cm-ra, 9 cm-ra eta 11 cm-ra).
- Aldizkarietatik (edozein aldizkaritik balio du) begiak, sudurrak, ahoak eta ileak moztu.
- Kartulinetan, dagokien lekuan, itsatsi: begiak eta ilea goiko kartulina zatian, sudurra eta belarriak erdikoan eta ahoa beheko aldean.
- Kartulina guztiak prest daudenean, hezitzaileak koadernatu.
- Hezitzaileak kuter batekin kartulina guztiak moztu aurrez egindako marretatik.
- Koadernoa prest dago. Hezitzaileak koadernoa hartu eta umeei galderak egin. Horretarako konposizio ezberdinak egin:
- Nolakoa da?
- Nolako begiak ditu? Zein koloretakoak?
- Nolako sudurra du? Eta honek? Zein da handiagoa?