Gure gauzak
“Umeek gela eurena senti dezaten”
Helburuak
- Umeei gela eurena dela sentitzen laguntzea.
- Talde-egitura sortzea.
- Jabetza sentimendua lantzea.
- Ardurak banatzea eta hartzen ikastea.
Prozedura
Bi ekintza daude:
- Taldeko boteak (Taldekoa den zerbait):
- Talde txikietan esne botilak eta gometsak eta koloreetako zeloak banatu.
- Umeei azaldu ikasturtean zehar edukiko duten materiala gordetzeko dela (margoak, errotuladoreak, boligrafoakā¦)
- Umeek boteak nahi bezala apaindu.
- Norberaren karpeta (Beraiena den zerbait):
- Umeek eskolako gauzak gordetzeko ekarri dituzten karpetak apainduko dituzte.
- Koloreetako paperak, kartulinakā¦ banatu.
- Umeei galdetu zein den euren pertsonaia gustukoena eta horren arabera gelara eraman.
- http://www.ahiva.info/Colorear/Personajes/index.php webgunean pertsonaia mordo bat aurkituko dituzu.
- Umeek eurek aukeratzen duten erara karpeta apaindu dezatela.
Oharra
- Kontuan izan zenbait estrategia dokumentua.