Gure ardia

Helburuak

  • Umeei gela eurena dela sentitzen laguntzea.
  • Talde-egitura sortzea.
  • Jabetza sentimendua lantzea.

Prozedura

  • Ume bakoitzak ardi bat aukeratu.
  • Hezitzaileak ume bakoitzari eskatu duen ardiaren plantilla banatu.
  • Plantillekin eta kartulinekin ume bakoitzak bere ardia egin.
  • Ume bakoitzak bere ardiaren aurpegian norberaren argazkia itsatsi.
  • Gelako atean eszenatokia eta ardi guztiak itsatsi.

Oharra

  • Hezitzaileak umeen argazkiak eta eszenatokia aurretik prestatzea komeni da.