Aurkezpen- eta konfiantza- jokoak

Helburuak

  • Talde-egitura sortzen hastea.
  • Umeek elkar ezagutzea.
  • Konfiantza hartzen hastea.

Prozedura

  • Jolas bakoitzak bere azalpena dauka.
  • Jolasak oso sinpleak dira eta ez dute zailtasunik hizkuntza aldetik. Kontuan izan behar dugu lehenengo egunetan egiteko pentsatuta daudela eta oraindik ikasleen maila oso baxua izan daitekeela.
  • Ez dira zertan jolas guztiak egin behar. Era berean, hainbat egunetan egin daitezke. Konfiantza jolasak ikasturte guztian zehar plantea daitezke.

Oharra

Hamar aurkezpen-jolas daude:
1. Pilota
2. Zu ta ni
3. Kaskarrekoa
4. Agur erraldoia
5. Amarauna
6. Izena-jarrera
7. Izen-kateak
8. Nire ezkerrean
9. Laranja-limoia
10. Pistoleroaren jokoa
Bost konfiantza-jolas daude:
1. Oreka
2. Itsua eta gorra
3. Noraezean
4. Aulkiaren jolasa
5. Asmatzaileak
  • Ez dira zertan jolas guztiak egin behar.
  • Hainbat egunetan egin daitezke.
  • Konfiantza-jolasak ikasturte osoan zehar plantea daitezke.