Bikote-jolasa

Helburuak

  • Gelako materiala euskaraz izendatzen ikastea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, umeei azaldu gelan aurkituko duten materiala euskaraz izendatzen ikasiko dutela.
  • Horretarako, argazki-albumeko argazkiak erakutsi eta banan-banan denak izendatu.
  • Bikote-jolasean, alde batetik, gelako materiala iruditan dugu eta, bestetik, idatziz.
  • Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea da; irudi-hitza elkarketa egitea, alegia.
  • Pausuak:
    • Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
    • Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
    • Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zer den esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu honetan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
    • Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
    • Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.

Oharra

  • Argazki-albumak, hainbat erabilera izan ditzake: gelako materiala aurkezteko bidea da, baina gelako horman itsas daiteke; adibidez, gelako materiala egongo den leku berean. Bide batez, umeek laguntzatxo bat izango dute. Ez da komeni ikasturte guztian zehar horman egotea, umeei esan denbora batez egongo dela, eurei ikasteko denbora emateko, baina gero kendu egingo direla eta ordurako ikasita eduki beharko dutela.

Hitz-zerrenda

  • Arbela.
  • Zeloa.
  • Zakarrontzia.
  • Zorrozkailua.
  • Arkatza.
  • Borragoma.
  • Plastilina.
  • Tenpera.
  • Karpeta.
  • Artaziak.
  • Kola.
  • Margoak.
  • Pintzela.
  • Kartulina.