Joxeren aurkezpena

Helburuak

  • Umeek Joxe ezagutzea.
  • Joxerekin hasierako harremana egitea.
  • Umeek ikasturtearen nondik norakoak ezagutzea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, umeei esan Joxe ezagutuko dutela. Esan hezitzailearen laguna dela eta Joxek beraiek ere ezagutu nahi dituela. Hezitzaileak beraietaz hitz egin die Joxeri eta laguntzeko irrikan dago.
  • Aurkezpena ikusi umeekin. Poliki-poliki erakutsi diapositiba bakoitza. Hasieran euskaraz irakurri eta ideia nagusiak itzuli. Itzuli aurretik umeei galdetu zer ulertu duten. Irudi argiak dira eta baliteke itzulpena egin gabe ulertzea.
  • Umeekin Joxeren inguruan hitz egin. Zer iruditu zaien, gogoa daukaten bere lagun izateko, eskatutako lanak betetzeko prest dauden…
  • Umeei argi azaldu zer diren “hitzen txokoa” eta “gelako ohiturak”.

Oharrak

  • “Hitzen txokoa” baliabideetan dago. Azalpena bertan dator.
  • “Gelako ohiturak: asteko arduraduna” lantzeko karpetan honetan bertan, a.3 puntuan, dena azalduta dago.
  • Aurkezpena egin aurretik “hitzen txokoa” eta “gelako ohiturak: asteko arduraduna” begiratu eta ulertu azalpenak, bideoa ikusi eta gero beharrezkoak izango baitira.