Gure lagun Joxe: oinarri-oinarrizko aurkezpena
Joxe da material honi zentzua emango dion pertsonaia. Umeen laguna izango da eta pertsonaia honek umeei hainbat lan proposatuko dizkie euskara ikas dezaten.
Joxe munduan zehar bidaiatzen dabilen artzaina da. Euskal Herrikoa bada ere mundua ezagutu nahi du. Hezitzailearen laguna denez, umeekin harremanetan jarriko da eta ikasturte osoan zehar lagun izango dute.
Honakoa hasierako hurbilketa da: bere burua aurkeztuko du eta ikasturteari hasiera emango dio. Horretaz gain, umeek euren oinarri-oinarrizko aurkezpena egiteko materiala bidaliko du. Hala ere, helburua ez da aurkezpena egiten ikastea; horretarako lehenengo gaia dago.
Atal honetan landuko diren edukiak: